Copy
ToShare Begiratokia | Euskal Herriko Unibertsitatea
Ikusi mezu elektronikoa arakatzailean
Newsletter 4/2019 [EUS]
berdintasunerako eta aberastasun zuzena banatzeko

Nortzuk gara.

Pertsona askok lan egin dute aberastasunaren banaketa bidezkoagoa lortzeko. Horregatik, begiratoki honek, lan karga handiagorik izan gabe, elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko elkargune batean bihurtu nahi du, modu honetan helburua lortzen lagunduz.

Begiratokia Fakultateko Batzarrean aho batez onartua Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean sortu da, eta haren partaide dira Gezki (gizarte ekonomia) eta Hegoa (garapen jasangarrirako lankidetza eta hezkuntza) institutuak, Parte Hartuz ikertalde finkatua (parte hartzea) eta UPV/EHUko beste pertsona batzuk.

Elkarrizketa UNICEF.

 

UNICEFek zergatik parte hartzen du aberastasunaren bidezko banaketari buruzko behatoki batean?

Haur guztiek dute bizitzan aukera justua izateko eskubidea. Hala ere, munduan milioika haur desabantailazko belaunaldien arteko ziklo batean harrapatuta daude, eta horrek arriskuan jartzen ditu haien etorkizuna eta haien gizarteen etorkizuna. Zirkulu biziotsu hau ez da halabeharrezkoa. Aldatzeko erabakia har dezakegu. Gobernuek haur behartsuenengana bideratzen dituztenean gastu publikoaren arloko beren politikak, programak eta lehentasunak, haur horien bizitzak eta haien gizarteak eraldatzen laguntzen dute.

 

Zergatik aberastasun metaketa eta horrek sortzen duen desberdintasuna arazo bat dira?

Lehenik eta behin, desorekak desabantaila bat dakarkie gaur egun baliabide gutxien dituzten familietako haurrei (ekonomikoak, baina baita hezkuntza eta kultura arlokoak ere) beren garapenerako hain funtsezkoak diren alderdietan, hala nola hezkuntzan, osasunean eta etxebizitzan. Horren ondorioz, haien oinarrizko eskubideak urratzen dira eta bizitzak eskaintzen dienaren pertzepzio hondatua dute. Adierazle objektiboek sarritan elementu subjektiboak ezkutatzen dituzte, hala nola zorigaitza, antsietatea, sufrimendua eta beldurra, haurren bizitzak helduok ulertzeko gai garena baino askoz gehiago baldintzatzen dituztenak.

Ikusi elkarrizketa osoa

Liburuaren aurkezpena

"LAS NUEVAS PRECARIEDADES EN LA ERA DEL EMPRENDIMIENTO" (Leioa)

Data: 2019ko azaroaren 07a osteguna
Ordua: 9:00-11:00etan
Lekua: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea – Leioan   (2.1 Gelan)
Egilea: David Muñoz Rodríguez (Balentziako Unibertsitatea)

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda - Goals Power Lab (GPL)

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, baina mundu mailako bakea eta justiziarako sarbidea sendotzeko helburua ere badu. Agendak izaera integratua eta banaezina duten 169 asmorekin 17 helburu planteatzen ditu.

Informazio gehiago

BESTE EKONOMIA BAT MARTXAN DAGO VI. JARDUNALDIA OSPATUKO DA

JOAN-ETORRIAK ETA OSTATUA ORDAINTZEKO BEKAK EGONGO DIRA MADRILGO AUTONOMIA ERKIDEGOTIK KANPO DATOZEN IKASLEENTZAT INFORMAZIO GEHIAGO

KREDITU EMATEAK TRAMITATZEN ARI DIRA. Informazio gehiago

 EMAN IZENA. EPEA AZAROAREN 5EAN BUKATZEN DA.

Lan taldeak: Ikerkuntza, Formakuntza eta Dibulgazioa

Boluntario lanak.

ToShare Begiratokiaren hainbeste arlotan posible duzu parte hartzea. Adibidez:
  • ToShare Begiratokiaren gaietan ikertzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekintzak eginez.
  • ToShare Begiratokian dagoen informazioa eta edukiak sailkatzen, ondoren foro desberdinetan zabaltzeko.
  • Sare sozialetako foroetan ToShare Begiratokiaren ikuspuntuak defendituz.
  • ToShare Begiratokiaren webaren mantentze lanetan lagunduz.
  • ToShare Begiratokiaren albistegian lagunduz
  • Hizkuntza desberdinetan itzulpenak egiten.
Hautazko kredituen onarpena UPV/EHUko ikasleentzat. Interesatuta bazaude… idatzi mezu bat angel.elias@ehu.eus helbidera. Bertan, zehaztu zure izen-abizenak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta motibazioa. Gaian adierazi hau: “ToShare Begiratokian boluntario lanak egiteko”.
Informazio gehiago
Eskertuko dizut birbidaltzen badiezu mezu hau zure inguruan interesaturik egon daitezkeen pertsonei eta batera gonbidatzen zaitut ToShare Begiratoki honetan parte hartzera.

Copyright © 2019 Observatorio ToShare | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/ EHU


Mezu elektroniko hauek jasotzen nola aldatu nahi dituzu?
Puedes Zuk egunera ditzazkezu zure lehentasunakedo  zuk eman dezakezu arpidetzarenbaja.

Email Marketing Powered by Mailchimp
 
 






This email was sent to <<Email Address>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Observatorio ToShare | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/ EHU · Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social · Barrio Sarriena, s/n Campus de Leioa · Leioa, BI 48940 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp