Copy
ToShare Begiratokia | Euskal Herriko Unibertsitatea
Ikusi mezu elektronikoa arakatzailean
Newsletter 0/2019 [EUS]
berdintasunerako eta aberastasun zuzena banatzeko

Nortzuk gara.

Pertsona askok lan egin dute aberastasunaren banaketa bidezkoagoa lortzeko. Horregatik, begiratoki honek, lan karga handiagorik izan gabe, elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko elkargune batean bihurtu nahi du, modu honetan helburua lortzen lagunduz.

Begiratokia Fakultateko Batzarrean aho batez onartua Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean sortu da, eta haren partaide dira Gezki (gizarte ekonomia) eta Hegoa (garapen jasangarrirako lankidetza eta hezkuntza) institutuak, Parte Hartuz ikertalde finkatua (parte hartzea) eta UPV/EHUko beste pertsona batzuk.

Boluntario lanak.


Gaur egun, hamahiru boluntarioko talde bat daukagu, honako zeregin hauetan lankidetzan:
  • ToShare Begiratokiaren gaietan ikertzea, prestatzea eta zabaltzeko ekintzak egitea.
  • ToShare Begiratokian dagoen informazioa eta edukiak sailkatzea, ondoren zabaldu ahal izateko, begiratokiaren proposamenak sare sozialetako foroetan defendatuz.
  • Webgunearen edukia kargatzen eta buletina prestatzen laguntzea.
  • Informazioaren itzulpenak hizkuntza desberdinetan egitea.

Parte hatzen duten erakundeak.

Era berean, erakunde kolaboratzaile publiko eta pribatuen sare ireki baten babesa du. Horiek guztiek ikertzen eta emaitzak gizarteratzen lagunduko dute.
Gehiago irakurri

ToShare begiratokia sortzeko arrazoiak.


Begiratokiaren helburua aberastasunaren bidezko banaketaren arloan jakintza sortzeko aukera emango duten ikerketak sustatzea da, gero jakintza hori, erakunde publikoen eta pribatuen sare baten laguntzaz, gizarteari helarazteko, dauden aukeren gainean sentsibilizatu eta prestakuntza jaso dezan gizarte ongizatea indartzeari begira.

Gai honek lotura estua du beste gai batzuekin, hala nola NBEren Giza Eskubideak eta GJHak, 4.0 industria eta teknologia berriak, ekonomia sozial eta solidarioa, herritarren parte hartzea eta demokrazia indartzea, lana eta enplegua, genero berdintasuna, migrazioak, eta hezkuntza inklusiboa, iraunkorra eta etengabea.

Horrela, ekarpen bat egin nahi dugu politika publikoetan gehiago parte hartuko duten herritar kritikoak sor daitezen, horrek ekarriko baitu demokrazia indartzea eta erakundeek nahiz gobernuek aberastasuna modu zuzenago batean banatzeari ekitea, gizarte babes sistema egoki bat lortzeko. Horrela, aurrerapen esanguratsua lortuko da ere Giza Eskubideen nazioarteko konpromisoen betetze mailan eta Garapen Jasangarrirako Helburuen lorpenean.
Ireki dokumentua

Lan ildoak.

  • ENazio Batuen Giza Eskubideak eta Garapen Jasangarrien Helburuak betetzean, aberastasunaren banaketari lotuta dauden eskakizunak
  • Aberastasun kontzeptua sakonago aztertzea, BPGri lotuta.
  • Industria 4.0k eta teknologia berriek sortutako aberastasuna identifikatzea.
  • Aberastasunaren banaketa ezagutzea.
  • Zerga sistema progresiboak bilatzea, aberastasunaren banaketa zuzen baterako.
  • Gizarte babes sistema indartzea eta Oinarrizko Errenta baten sarrerarik eratorritako ondorioak aztertzea.
Gehiago irakurri

Ekitaldiak.


 

Agerraldia. 


Enplegu, Gizarte Politiko eta Gazteria Batzordeko Mahaiak Elkarrekin Podemos taldeko Julen Bolloin Urbieto legebiltzarkideok egindako eskaera onestea erabaki zuen, Lan Harreman eta Gizar te Langintza Fakultateko Dekanoa Ángel Elías Ortega jaunak lan-merkatuaren eroldaketei eta baliozko irtenbideei buruz duen ikuspegia azaltzeko.
Ikusi bideoa

Lan-taldeen bilerak.


Non: Fakultateko Dekanotzaren bilera gelan (Leioa) (Skypen bidez aukera ere badago)
 

1 ►ENazio Batuen Giza Eskubideak eta Garapen Jasangarrien Helburuak betetzean, aberastasunaren banaketari lotuta dauden eskakizunak.

ostirala 29/3
 9:00-11:00h

2 ►Aberastasun kontzeptua sakonago aztertzea, BPGri lotuta

osteguna 28/3
 11:00-13:00h
3 ►Industria 4.0k eta teknologia berriek sortutako aberastasuna identifikatzea astelehena 25/3
 11:00-13:00h
4 ►Aberastasunaren banaketa ezagutzea asteartea 26/3
 9:00-11:00h
5 ►Zerga sistema progresiboak bilatzea, aberastasunaren banaketa zuzen baterako asteartea 26/3
 17:00-19:00h
6 ►Gizarte babes sistema indartzea eta Oinarrizko Errenta baten sarrerarik eratorritako ondorioak aztertzea ostirala 29/3
 11:00-13:00h
 

Etorkizuneko ekitaldiak. 


Ondorengo estekaren bidez begiratokiaren inguruko ekitaldien zerrendara sar zaitezke.
Gehiago irakurri
Copyright © 2019 Observatorio ToShare | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/ EHU


Mezu elektroniko hauek jasotzen nola aldatu nahi dituzu?
Zuk egunera ditzazkezu zure lehentasunak edo zuk eman dezakezu arpidetzaren baja.

Email Marketing Powered by Mailchimp