Copy

Zientzia goraipatu dute Passion for Knowledge 2019ko hasieran

Zinemaren izarrei agur esan eta hurrengo egunean, Zientziaren izarrei ongietorria egin dio Donostiak. Eneko Goia Donostiako alkateak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak hartu dute parte hasiera-ekitaldian. Zientziari eta haren garrantziari gorazarre egin diote hirurek ala hirurek, balio sinboliko handiko gertakari historikoak gogora ekarriz, eta zientziak berekin dakarren etorkizuna eta baikortasuna nabarmenduz.
Passion for Knowledge 2019ko lehenengo egunari amaiera emateko, UPV/EHUko orkestra sinfonikoak emanaldia eskaini du.

 

Borondate onaren garrantzia

Jocelyn Bellek kontatu du zerk eraman zuen Einsteinen Erlatibitatearen Teoria hain ezagun bihurtzera. Eddingtonen sinesmenek, jarrera onak, ezagutzak eta izen onak, eta une egokian izandako eklipse batek, gainditu egin zituzten Einsteinen teoria ulertzeko zailtasunak, Lehen Mundu Gerra eta alemanen aurkako sentimendu orokortua.
Biharko egitaraua

Goiza

10:00 - 11:30 Passion for Wolframium Laboratorium, Bergara
10:00 Dudley HERSCHBACH eta Maria VALLET-REGí

Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak
17:30 Juan Ignacio CIRAC
18:10 Albert FERT
18:50 Barry BARISH

19:30 - 20:30 Ikerbasque Sariak
19:30 Maia GARCIA VERGNIORY
20:00 Aitziber LÓPEZ-CORTAJARENA

IKUSI EGITARAU OSOA

Egia zientifikoari buruzko gogoetak

Zientziaren egiari buruz hitz egin du Serge Harochek. Sekula baino beharrezkoagoa da zientzia, gizateriak dituen erronkei aurre egiteko; baina oraindik ezin izan du albiste faltsuetatik, teoria konspiranoikoetatik eta abarretatik babestu. Zer egin dezake komunitate zientifikoak horren aurka? Funtsezkoa da jendeari zientziaren onurak eta egiak azaltzea. Egia zientifikoaren oinarrian daude fenomeno naturalen behaketa, eta fenomeno horiek azaltzeko eta berriak aurresateko ereduak sortzea, esperimentuak eta teoriak elkarrekin trukatuz.

Zientziako sormen-prozesua ikusgai
Sormen zientifikoa artearen eta literaturaren ikuspegitik erakusten du Creativium argazki-erakusketak. Proiektuaren koordinatzaile Gustavo Ariel Schwartz-ek azaldu duen bezala, “pentsamendu sortzailea ezinbestekoa da zientzian, baina “jenioaren” ideia desegokia da gure imajinario kolektiboan; Eureka! momentuen atzean lan luzea dago beti. Proiektuaren helburuetako bat da sormen zientifikoak berekin dakarren grina eta ahalegina erakustea”. 
Urriaren 5era bitartean dago ikusgai, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan.
 

Bazenekien...
Jocelyn Belli 2018ko irailean Oinarrizko Fisikako Breakthrough Prize saria eman ziotela, pulsarrak aurkitu eta 50 urtera, hain zuzen? Saria jasotzeko unean bertan iragarri zuen jasotako dirua (3 milioi dolar) fisikan ikertzeko bekak sortzeko erabiliko zuela, fisikan ordezkaritza txikia duten taldeetako pertsonentzat.
Prentsa Bulegoa:
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org
Facebook
Twitter
Flickr
Website
Copyright © 2019 Donostia International Physics Center, All rights reserved.

Mezu hau jaso duzu zure eposta gure datu basean sartzeko baimena eman diguzulako. Hau dela eta, zugana era irekian zuzentzen gara. Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu gure webgunean.

Ha recibido este mensaje por que ha consentido la incorporación de su dirección a nuestra base de datos y, por tanto, nos dirigimos a usted de forma abierta. Puede consultar nuestra política de privacidad en nuestra web.

Gure posta helbidea hau da:
Nuestra dirección de correo es:

Donostia International Physics Center
Manuel Lardizabal 4
20018 Donostia / San Sebastian, Gipuzkoa, Spain
 
Mezuak jasoko modua aldatu nahi duzu? Zerrenda honetan baja eman dezakezu.
¿Quieres cambiar cómo recibes estos correos? Puedes darse de baja en esta lista.






This email was sent to <<Email Address>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Passion for Knowledge · Donostia International Physics Center · Paseo Manuel de Lardizabal, 4 · Donostia, Ss 20018 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp