Copy

Itzalaren eta argiaren manipulazioa hizpide

Hil egingo dela jakinez bizi den espezie bakarra gara. Ba al dago beste espezieren bat hau bukatu egingo dela dakienik? Maria Martinon-Torres paleoantropologoak gizakiaren hilezkortasunaren borrokak azken milaka urteetan izan duen bilakaeraren errepaso bat egin du, gizateriaren memoriak gordetzen duen erregistro fosilari esker, eta horrek balentriak berreraikitzeko aukera ematen digu. Azpimarratu du hiltzera goazela jakinda bizi izateak sortzen digun estutasun hori gaitasun intelektual konplexuaren, gizarte aurreratuaren eta enpatia oparo baten ondorio direla. Gizakia orainean, iraganean eta etorkizunean bizitzeko gai da.

Sir John Pendry fisikari britainiarra, bestalde, argia manipulatzeko zenbait teknikari buruz aritu da, Pendryk berak bitxitzat jo dituenak, zeintzuei esker argia kontrolatu eta efektu eta erabilera apartak lor baitaitezke. Hitzaldiaren protagonistetako bat errefrakzio-indize negatiboa izan da, baita errefrakzio hori duten materialak ere. Izan ere, propietate horrek gai bihurtzen ditu materialok argia mugarik gabe enfokatzeko, eta objektuak nanoeskalan ere ikustera irits daitezke.

Eulitik gizakira
Ginés Morata irakasleak informazio genetikoaren eta gizartearen etorkizunean oinarritu du bere hitzaldia. Bizitza-luzerarekin zerikusia duten zenbait gene identifikatu dituzte. Gene horiek manipulatuz gero, euli edo zizareen bizia luzatzea lor daiteke. Eta gene horiek, hain zuzen ere, gizakiok ere baditugu. Horrenbestez, adierazi du esku-hartze genetikoaren bidez, alegia, manipulazio eta aldaketa genetikoaren bidez, luzaroago bizitzeko aukera dagoela.
Biharko egitaraua

Arratsaldea

17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak
17:30 Nekane BALLUERKA
18:10 William FRIEDMAN
18:50 Jean-Marie LEHN


19:30 - 20:30 Naukas Passion 


BESTE HIRIETAN
Bilbao
19:00 - 20:30 Hitzaldi Nagusiak, Guggenheim Museoa

19:00 Albert FERT
19:40 Barry BARISH


Tolosa
19:15 / 21:45 ON Zientzia, Leidor antzokia


IKUSI EGITARAU OSOA

Poesia zientzian, zientzia bertsotan

Eguneko saioa bukatzeko, oholtza gainean elkartu dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Iñaki Murua bertsolariak, eta William Friedman, Dudley Herschbach, María Martinón-Torres eta Jean-Pierre Sauvage zientzialari handiak. Zientzialariek beren alderdi poetikoena atera dute, beren ikerketa-gaien transzendentzia aipatuz. Bertsolariek, aldiz, zientzialariei entzundakoetatik etxera zer eraman duten kantatu dute, besteak beste. Bertsolaritzak berezko dituen ateraldi zorrotzak ez dira faltatu, eta behin baino gehiagotan algaraka jarri dute publikoa.

Zientziaren etorkizunarekin solasean
top@DIPC Zientziarekin solasean topaketa izan da gaur goizean, Eureka! museoan, Donostian. Hamargarren urtez, maila goreneko ikertzaileekin elkartu dira bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleak. Jocelyn Bell, Juan Ignacio Cirac eta Jean Pierre Sauvage bertaratutako gazteen galderak erantzun dituzte, eta beren bizipen pertsonalak partekatuz, haiengana hurbildu dira. Hirurek helarazi dieten ideietako bat izan da, adibidez, kanpora ateratzea aukera pertsonal ona dela, ikuspegi eta ikertzeko era desberdinak ikusteko.
 

Bazenekien...
goi-mailako 16 zientzialari gonbidatu bildu direla egunotan Donostian Passion for Knowledge jaialdirako? Askok aditzera eman dute beste inon aurkitu ez duten erantzuna eta mobilizazioa topatu dutela gure artean. Jaialdi berezi honek iradokitzen dizkien hitzen artean hauek aipatu dituzte: jendetza, oparotasuna, dibertsioa, grina, publikoa...
 
Prentsa Bulegoa:
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org
Facebook
Twitter
Flickr
Website
Copyright © 2019 Donostia International Physics Center, All rights reserved.

Mezu hau jaso duzu zure eposta gure datu basean sartzeko baimena eman diguzulako. Hau dela eta, zugana era irekian zuzentzen gara. Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu gure webgunean.

Ha recibido este mensaje por que ha consentido la incorporación de su dirección a nuestra base de datos y, por tanto, nos dirigimos a usted de forma abierta. Puede consultar nuestra política de privacidad en nuestra web.

Gure posta helbidea hau da:
Nuestra dirección de correo es:

Donostia International Physics Center
Manuel Lardizabal 4
20018 Donostia / San Sebastian, Gipuzkoa, Spain
 
Mezuak jasoko modua aldatu nahi duzu? Zerrenda honetan baja eman dezakezu.
¿Quieres cambiar cómo recibes estos correos? Puedes darse de baja en esta lista.






This email was sent to <<Email Address>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Passion for Knowledge · Donostia International Physics Center · Paseo Manuel de Lardizabal, 4 · Donostia, Ss 20018 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp