Copy

Eboluzioa: Euskal Herritik Darwineraino

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak Euskal Herriak zientziaren garapenean izan duen bilakaera izan du hizpide, XVI. mendetik hasi eta XXI. menderarte. Mugarri izan diren zenbait gertakari aipatu ditu: Oñatiko Unibertsitatearen sorrera, XX. mendearen garrantzia, Zientzia eta Teknologiaren Sarearen sorrera…Urte horietan guztietan, Euskal Herriaren ezaugarrietako bat  gizarteak beti egin duela formakuntzaren aldeko apustua izan da. Etorkizunean ezagutzaren gizarte baten alde egin beharko genukeela azpimarratu du, eta horretarako bi hitz gako eman ditu: ausardia eta auzolana. 

“Darwin ez zen izan eboluzioa eta hautespen naturala aurkitu zituen bakarra, baina bakarra izan zen munduari aurkeztu zizkiona eta haien garrantziaz konbentzitu zuena. Darwinek saldu zion munduari”. William Friedman botanikariaren hitzaldiko azkeneko esaldietako bat izan da hori. Eta horrexegatik, hain zuzen, lotzen dugu eboluzioarekin Darwin eta ez Wallace edo lehenago eboluzioari buruzko ideiak idatzi zituen beste inor.

Bizia kimika da
Nola bihurtzen da materia are konplexuagoa? Nola bihur daiteke oinarrizko partikula bat pentsatzeko gai den organismo batean? Jean-Marie Lehn Kimikako Nobel saridunak adierazi du erantzuna autoantolakuntzan dagoela; autoantolakuntza prozesuaren bidez, urratsak egin dira bizirantz eta pentsamendurantz. Elementu kimikoak, kimika molekularra, kimika supramolekularra eta errekozimendu molekularra dira Lehnek unibertsoaren bilakaera azaltzeko aurkeztu dituen zenbait kontzeptu. 
Biharko egitaraua

Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak
17:30 Maria VALLET-REGÍ
18:10 Christophe ROSSEL
18:50 Jean-Pierre SAUVAGE


19:30 - 20:30 Naukas Passion 


BESTE HIRIETAN
Bilbao
10:00 - 13:30 Topaketak, Guggenheim Museoa

Albert FERT, María MARTINÓN-TORRES eta Christophe ROSSEL

Iruñea
19:00 - 20:30 Hitzaldi Nagusiak, Baluarte

19:00 Pamela DIGGLE
19:40 Jean-Marie LEHN


IKUSI EGITARAU OSOA

Umorea doitasunez
Arrosa eta bere lotura hainbat ideiekin, Velazquezen eta Goyaren margolanetako zeru hodeitsuak azaltzeko hipotesiak eta geografia-argibideak, Arkimidesen mitoa eta Eureka! eraisteko Hieronen koroa, buruaren zaurgarritasuna, mikrobiotari buruzko zehaztasunak eta heste-transplanteak, eta plastikozko poltsak ordezkatzeko gure ahaleginetan dagoen onura zalantzagarria. Gai horiek dira Naukaseko sei hizlariek modu atsegin eta hurbilean jorratu dituzten gaiak Passion for Knowledge jaialdiko Naukasen lehen saioan. 
 

Esperientziadunei so
DIPCko sarreran elkartu dira gaur goizean John Pendry, María Vallet-Regí eta Dudley Herschbach doktoretza egiten ari diren eta egin berri duten hogei bat ikaslerekin, DIPCtik, CFMtik, Biodonostiatik, CIC nanoGUNEtik, CIC biomaGUNEtik eta Kimikako Fakultatetik etorritakoekin. Mahai biribilen inguruan bildu dira, eta gazteek aukera izan dute beren ibilbide zientifikoa nolakoa izango den irudikatzeko, irakasleei haienari buruz galdetuz. Esperientzia interesgarria izan da ikasleentzat, eta kaleko egurats epelak lagunduta, giro atseginean aritu dira elkarrizketan.
 

Bazenekien...
gaur arratsaldean bi Nobel saridunen hitzaldiak izan direla Bilbon Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiaren baitan? Jean-Pierre Sauvage Kimikako Nobel sariduna eta Barry Barish Fisikako Nobel sariduna izan dira Guggenheim museoan. Bihar, berriz, lehenengo aldiz Iruñean izango dira hitzaldi publikoak, jaialdiko ekintza izarrak. Pamela Diggle botanikaria eta Jean-Marie Lehn Kimikako Nobel sariduna gertutik ezagutzeko aukera izango dute Baluartera hurbiltzen diren herritarrek. Edonoren eskura dagoen luxu bat da. 
 
Prentsa Bulegoa:
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org
Facebook
Twitter
Flickr
Website
Copyright © 2019 Donostia International Physics Center, All rights reserved.

Mezu hau jaso duzu zure eposta gure datu basean sartzeko baimena eman diguzulako. Hau dela eta, zugana era irekian zuzentzen gara. Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu gure webgunean.

Ha recibido este mensaje por que ha consentido la incorporación de su dirección a nuestra base de datos y, por tanto, nos dirigimos a usted de forma abierta. Puede consultar nuestra política de privacidad en nuestra web.

Gure posta helbidea hau da:
Nuestra dirección de correo es:

Donostia International Physics Center
Manuel Lardizabal 4
20018 Donostia / San Sebastian, Gipuzkoa, Spain
 
Mezuak jasoko modua aldatu nahi duzu? Zerrenda honetan baja eman dezakezu.
¿Quieres cambiar cómo recibes estos correos? Puedes darse de baja en esta lista.






This email was sent to <<Email Address>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Passion for Knowledge · Donostia International Physics Center · Paseo Manuel de Lardizabal, 4 · Donostia, Ss 20018 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp