Copy

Agur jendetsua
Passion for Knowledge 2019ri


Gaur izan da azken eguna Passion for Knowledge 2019 zientzia-jaialdi handian. Beste behin ere, jendeak ez dio hutsik egin zientzia-dibulgazioaren sei eguneko hitzorduari. Azkeneko saioa karbonoari laudorioa egin dion Naukasen emanaldi berezi batekin hasi da. Bukaera, berriz, DIPCko lehendakari Pedro Miguel Etxenikek eman dio, eta, bere hitzaldian, edizio honen arrakasta goraipatu du eta arrakasta hori posible egin duen lantaldeari eskerrak eman dizkio.

Landareak gure mundu aldakorrean
Nola "dakite" landareek noiz loratu eta fruitu eman? Pamela Diggle, landareetan espezializatutako biologo ospetsua, galdera horri erantzuten saiatu da bere hitzaldian. Espezie asko goizago edo beranduago loratzen dira tenperaturen berotzeari erantzunez, baina ez dago hori jakiteko mekanismorik. Alaskara joan ziren, non klima-aldaketaren erritmoa bereziki nabarmena den. Nabarmendu du landareak eta horien oinarrizko biologia ulertzea funtsezkoa dela aldaketa globalaren ondorioak ulertu eta aurreikusteko. “Gure biziraupenerako funtsezkoa da aldaketa globalaren ondorioak ulertzea”, dio.




Agur eta ohore Mendeleievi
Omenaldi berezia egin die Dudley Herschbach Kimikako Nobel saridunak Taula Periodikoari eta haren asmatzaile Dimitri Mendeleievi. Zenbait ikus-entzunezko baliabide lagunduta, kimikari errusiarraren bizitzaren errepasoa egin du, baita elementu kimikoena ere. Halaber, lau egun lehenago Bergarara egindako bisitan ezagutu zuen Wolfram Goxoaren ale bat erakutsi du jendaurrean, hitzaldiaren hasiera wolframari eskaini baitio. 
 

Bokazioak pizteko esperimentuak
Mad Scienceko kideek eta Elhuyarko Ana Galarragak zientzia hurbildu diete etxeko txikienei, esperimentu, tailer eta ipuinen bidez. 4-12 urte bitarteko haurrek zientziaz gozatzeko aukera izan dute Mad Scienceko kideek antolatutako tailerretan: ortzadarrak argiarekin duen lotura aztertu dute; slimea eginez, substantzien izaeraz aritu dira; erreakzio kimikoak egin dituzte eta klima-aldaketari buruz hausnartu dute. Elhuyarko kideak ere material arrunten bidez txunditu ditu txikienak, eta esperimentu guztien arrazoiak denek ulertzeko moduan azaldu ditu.

Bazenekien...
10.000 herritar inguru mobilizatu direla Passion for Knowledge 2019 jaialdia dela eta? Batez beste 700 pertsona hurbildu dira Victoria Eugenia antzokira egunero. Halaber, bigarren hezkuntzako 600 ikaslek eta irakaslek puntako zientzialariekin hitz egiteko aukera izan dute. Bilboko Guggenheim eta Iruñeko Baluarteko hitzaldiak ere leporaino bete dira. Komunikabideetan, bestalde, oihartzun handia izan du jaialdiak: 150 elkarrizketatik gora izan dira eta horietako askok estatu mailako zabalkundea izan dute. 
Prentsa Bulegoa:
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org
Facebook
Twitter
Flickr
Website
Copyright © 2019 Donostia International Physics Center, All rights reserved.

Mezu hau jaso duzu zure eposta gure datu basean sartzeko baimena eman diguzulako. Hau dela eta, zugana era irekian zuzentzen gara. Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu gure webgunean.

Ha recibido este mensaje por que ha consentido la incorporación de su dirección a nuestra base de datos y, por tanto, nos dirigimos a usted de forma abierta. Puede consultar nuestra política de privacidad en nuestra web.

Gure posta helbidea hau da:
Nuestra dirección de correo es:

Donostia International Physics Center
Manuel Lardizabal 4
20018 Donostia / San Sebastian, Gipuzkoa, Spain
 
Mezuak jasoko modua aldatu nahi duzu? Zerrenda honetan baja eman dezakezu.
¿Quieres cambiar cómo recibes estos correos? Puedes darse de baja en esta lista.






This email was sent to <<Email Address>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Passion for Knowledge · Donostia International Physics Center · Paseo Manuel de Lardizabal, 4 · Donostia, Ss 20018 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp